Nafarroako Filmotekak segida emanen die aurtengo proposamen batzuei, 2013. urtea hasteko: horietako bat Ingmar Bergman suediar zinemagileari eskainitako zikloa izanen da, beste bat INAAC Panorama esaten zaion atala eta, gainerakoan, ez dira faltako filmak banatzeko ohiko ibilbideetara aise iristen ez diren lanak. Azken proposamen horren baitan, Poloniako egungo zinemagintzaren erakustaldia da aipatzekoa, urtarrilaren 2tik 30era bitarte eginen dena, bai eta Foco Punto de Vista: las trampas del tiempo ekimena ere, hots, lau dokumental dira, laurak ere oroitzapenaren ezegonkortasunaz, oroimenaren hauskortasunaz eta ahanzturaren nahiz irudimenaren garrantziaz mintzo zaizkigunak.