Europako zinema apirileko egitarauaren ardatzetako bat izanen da. Nafarroako Legebiltzarrarekin elkarlanean, izan ere, Nafarroako Filmotekak Europar Zinema Bidean izenburuko zikloa antolatu du, Europako zinemarik onena sustatzeko eta Europar Batasunaren orainaren eta geroaren inguruko topaguneak antolatzeko. Guztira, hiru film emanen dira eta, horrez gain, eztabaida ireki bat ere eginen da herritarren eta Europako eta Nafarroako politikarien artean. Programazioan, gainera, bestelakoak ere eskainiko dira; hain zuzen, INAAC Panorama zikloa, Álex de la Iglesiari eskainitako zikloa eta Ezinbesteko Zinema deritzon zikloa, apirilean hiru film interesgarri eskainiko dituena: Celebración, La vida de los otros eta Up.