Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa

El espíritu de la colmena

Otsailaren 29a, asteazkena, 20:00etan.

        Zalantzarik gabe, Espainiako zinematografiaren historia osoan egindako hamar pelikula onenen arteko bat da. Urrezko Maskorra jaso zuen Donostiako Zinemaldian. Bizkaiko Victor Erice zinemagileak obra gutxi egin du, baina egindakoa aparta da, eta, film horri esker, ospetsu bilakatu zen.
        Gidoia oso ondo irazkita dago, eta irudiak sentiberak eta poesiaz josiak dira. Gerra Zibila amaitu eta berehala gertatuko da, Gaztelako goi-lautadako herri txiki batean. Bi ahizpa, Ana eta Isabel, emanaldi ibiltaria ikustera joango dira, El doctor Frankenstein (1931), eta, era horretan, lehenaren irudimena piztuko da, inguruko korta batean maki iheslari bat ere aurkituko baitu; hots, erlauntzaren “statu quo” asaldatu duen erreboltaria. Ezarritako ordena nagusi den lekuko izpiritua, gerra ondorengo itxurazko lasaitasuna, pertsonaiak mugitzen diren gelaxken klaustrofobia aztoratuko ditu.
España, 1973
 
Zuzendaritza: Víctor Erice.
Gidoia: Ángel Fernandez Santos, Víctor Erice.
Argazkia: Luis Cuadrado (C).
Musika: Luis de Pablo.
Muntaketa: Pablo G. del Amo.
Ekoizpena: Elias Querejeta PC.
Antzezleak: Ana Torrent, Fernando Fernán-Gómez, Isabel Tellería, Teresa Gimpera, Laly Soldevilla, José Villasante, Queti de la Cámara, Estanis González, José Villasante, Juan Margallo, Miguel Picazo.
 
 
Iraupena: 94 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Sarrera: 3 €.
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
 
NUPeko unibertsitate komunitatea:
      Sarrera: 2 €. 10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.
Volver
Informazio erabilgarria

Lehiatilaren irekitzea, saio bakoitza baino ordu erdi lehenago.

Aretoaren edukiera: 176 eserleku

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago emango.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saioetarako sarrerak erreserbatu direnik, Filmotecaren leihatilan sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eserleku eskuragarriak badaude, behinik behin. Hortaz, komeni da leihatilara aldez aurretik joatea, sarrerak jasotzeko.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruńa (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 750
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 19a, asteazkena, 20:00etan.
Metropolis

Urriaren 26a, asteazkena, 20:00etan.
Tiempos modernos (Modern Times)

Azaroaren 2a, asteazkena, 20:00etan.
Capricho imperial (The Scarlet Empress)

Azaroaren 9a, asteazkena, 20:00etan.
La regla del juego (La rčgle du jeu)

Azaroaren 16a, asteazkena, 20:00etan.
Ciudadano Kane (Citizen Kane)

Azaroaren 23a, asteazkena, 20:00etan.
Rashomon (Rashômon)

Azaroaren 30a, asteazkena, 20:00etan.
Bellissima

Abenduaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Madame de...

Abenduaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Al final de la escapada ( A bout de souffle)

Otsailaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
En bandeja de plata (The Fortune Cookie)

Martxoaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
Secretos de un matrimonio (Scener ur äktenskap)

Martxoaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
París, Texas (Scener ur äktenskap)

Martxoaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Hannah y sus hermanas (Hannah and her sisters)

Martxoaren 28a, asteazkena, 20:00etan.
La linterna roja (Dahong Denglong Gaogao Gua)

Apirilaren 4a, asteazkena, 20:00etan.
Celebración (Festen)

Apirilaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
La vida de los otros (Das Leben der Anderen)

Apirilaren 25a, asteazkena, 20:00etan.
Up

Maiatzaren 2a, asteazkena, 20:00etan.
No habrá paz para los malvados