Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa

La comunidad

Martxoaren 29a, osteguna, 20:00etan.

           Juliak (Carmen Maura), higiezinen agentzia batean lan egiten duen emakume helduak, 300 milioi aurkitu ditu hildako gizon zahar baten etxean ezkutatuta. Emakumea goiko etxera joango da bizitzera eta dirua ezkutatuko du, baina dirua hor dagoela dakiten auzokoei aurre egin beharko die. Auzokoek, eskrupulurik gabeko administratzailea (Emilio Gutiérrez Caba) buru dela, ahal duten guztia egingo dute Julia atxikitzeko eta dirua eskuratzeko. 
 
           Beldur-ukitua duen komedia beltz honek arrakasta handia izan zuen Espainiako zinema-aretoetan. Carmen Maura protagonistak Donostiako Jaialdiko saria eta Goya saria eskuratu zituen aktorerik onena izateagatik. Emilio Gutiérrez Cabak bigarren mailako aktorerik onenaren Goya saria irabazi zuen. Beste Goya bat efektu berezirik onenengatik lortu zuen.
España,2000
 
Zuzendaritza: Alex de la Iglesia.
Ekoizpena: Lolafilms, Antena 3 Televisión, Vía Digital.
Argazkia: Kiko de la Rica (C).
Musika: Roque Baños.
Gidoia: Alex de la Iglesia, Jorge Guerricaechevarria.
Antzezleak: Carmen Maura, Emilio Gutiérrez Caba, Eduardo Antuña, Jesús Bonilla, Marta Fernández Muro, Paca Gabaldón, Ane Gabarain, Sancho Gracia, Kiti Manver, Terele Pávez, Roberto Perdomo, Manuel Tejada, Enrrique Villén.
 
Iraupena: 108 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Sarrera: 3 €.
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
Volver
Informazio erabilgarria

Lehiatilaren irekitzea, saio bakoitza baino ordu erdi lehenago.

Aretoaren edukiera: 176 eserleku

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago emango.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saioetarako sarrerak erreserbatu direnik, Filmotecaren leihatilan sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eserleku eskuragarriak badaude, behinik behin. Hortaz, komeni da leihatilara aldez aurretik joatea, sarrerak jasotzeko.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 750
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 9a, osteguna, 19:45etan.
Acción mutante

Martxoaren 1a, osteguna, 20:00etan.
El día de la bestia

Martxoaren 15a, osteguna, 20:00etan.
Perdita Durango

Apirilaren 20a, ostirala, 20:00etan.
800 balas

Apirilaren 27a, ostirala, 20:00etan.
Los crímenes de Oxford