Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa

Metropolis

Urriaren 19a, asteazkena, 20:00etan.

Laburpena

Metropolis Fritz Lang-en filmografian ez ezik, Alemaniako espresionismoan eta, orokorrean, mundu mailako zinean ere gailurretariko bat da. Horrela erakutsi zuen estreinatzeko unean aurkeztutako aurrerapenen bidez (errealizazioan, argazkigintzan, eszenografian, trukajeetan,…). Irudi txundigarriak eskaini zituen eta garaiko jendea harrituta geratu zen. Era horretan, oraindik hasiberria zen arte zinematografikoaren bilakaeran lehena eta geroa markatu zituen.
        Filma Lang-ek eta Erich Pommer produktoreak Hollywood-era egindako bidaia batean sortu zen. New York-eko etxe orratzetako ikuspegiak zirrara handia sortu zion zuzendariari, eta aurkikuntzez betetako pelikula egitea lortu zuen: trafikoa hiriko kale nagusietan zehar, langileen irteera eta sarrera mekanikoa, robota Mariaren irudi eta antzera, orduak zorrotz markatzen dituen erlojua, langileak irensten dituen makina, e.a.
Alemania, 1926
 
Zuzendaritza: Fritz Lang.
Ekoizpena: Erich Pommer (Universum Film A.G.).
Gidoia: Thea von Harbou.
Argazkiak: Karl Freund, Günther Rittau (B/N).
Músika: Gottfried Huppertz.
Antzezleak: Alfred Abel (Joh Fredersen), Gustav Frölich (Freder), Rudolf Klein- Rogge (Rotwang), Fritz Rasp (Schmale), Theodor Loos (Josaphat), Erwin Biswanger (11811), Heinrich George (Grot), Brigitte Helm (Maria).
 
Iraupena: 147 min.
 
Aurkezten du: Patxi Benavent
Sarrera: 3 €.
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
 
NUPeko unibertsitate komunitatea:

      Sarrera: 2 €. 10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Volver
Informazio erabilgarria

Lehiatilaren irekitzea, saio bakoitza baino ordu erdi lehenago.

Aretoaren edukiera: 176 eserleku

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago emango.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saioetarako sarrerak erreserbatu direnik, Filmotecaren leihatilan sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eserleku eskuragarriak badaude, behinik behin. Hortaz, komeni da leihatilara aldez aurretik joatea, sarrerak jasotzeko.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 750
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 26a, asteazkena, 20:00etan.
Tiempos modernos (Modern Times)

Azaroaren 2a, asteazkena, 20:00etan.
Capricho imperial (The Scarlet Empress)

Azaroaren 9a, asteazkena, 20:00etan.
La regla del juego (La règle du jeu)

Azaroaren 16a, asteazkena, 20:00etan.
Ciudadano Kane (Citizen Kane)

Azaroaren 23a, asteazkena, 20:00etan.
Rashomon (Rashômon)

Azaroaren 30a, asteazkena, 20:00etan.
Bellissima

Abenduaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Madame de...

Abenduaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Al final de la escapada ( A bout de souffle)

Otsailaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
En bandeja de plata (The Fortune Cookie)

Otsailaren 29a, asteazkena, 20:00etan.
El espíritu de la colmena

Martxoaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
Secretos de un matrimonio (Scener ur äktenskap)

Martxoaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
París, Texas (Scener ur äktenskap)

Martxoaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Hannah y sus hermanas (Hannah and her sisters)

Martxoaren 28a, asteazkena, 20:00etan.
La linterna roja (Dahong Denglong Gaogao Gua)

Apirilaren 4a, asteazkena, 20:00etan.
Celebración (Festen)

Apirilaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
La vida de los otros (Das Leben der Anderen)

Apirilaren 25a, asteazkena, 20:00etan.
Up

Maiatzaren 2a, asteazkena, 20:00etan.
No habrá paz para los malvados