Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka 2011ko martxoaren 1ean zabaldu zen. Artxibo Filmografikoak bat egiten du Proiekzio eta Programazio Arloarekin, zeinak zinema-ziklo programatuak eta gordailuan dauden funtsak erakusten eta hurbiltzen baitizkie ikusle interesatuei.
Artxibo Filmografikoa Nafarroako Filmotekaren bihotza da, eta bere zeregina funtsezkoa da Nafarroako Ondare Filmografikoari balioa emateko eta hura kontserbatzeko. Hauek dira Artxiboan garatzen diren eginkizun nagusiak: Nafarroarekin edo Nafarroako pertsonekin zerikusia duten zinema-funts guztiak berreskuratzea, zaintzea, zaharberritzea, dokumentatzea, katalogatzea eta digitalizatzea.
Artxibo Filmografikoak biltzen dituen bildumak, nagusiki, familiarteko filmak, etxekoak, amateurrak eta profesionalak dira, baita Nafarroako ondare zinematografikoa behar bezala zaintzeko interesgarritzat jotzen den material oro ere. Material horiek Artxiboan gordetzen dira, borondatezko gordailu, dohaintza edo lege-gordailuaren betebeharrak araututako entregaren bidez, film komertzialen kasuan.
Digitalizazio-ekipo berriak eskuratzeari esker, funtsak bistaratzeko kalitatea erraztu eta hobetu egiten da, eta erabiltzaileari baliabide berrietara egokitutako sarbide hobetua eskain dakioke.
Gordailuan dauden funtsetarako sarbidea aldez aurreko eskaeraren bidez ematen da: posta elektronikoz edo telefonoz jar zaitezke harremanetan Artxibo Filmografikoko bulego teknikoarekin. Zure kontsultaren beharretara egokitutako irtenbide zuzena eskainiko dizugu.
Zuk ere lagundu dezakezu Artxibo Filmografikoa aberasten: edozein formatutan dagoen film materiala aurkitzen baduzu edo hori daukan norbait ezagutzen baduzu, baina ez dakizu nola zaindu edo ikusi: jarri harremanetan gurekin.
Gure historia ongi zaintzea guztion lana da!