Artxibo Filmografikoak Nafarroako ondare zinematografikoarekin eta ikus-entzunezkoen ondarearekin zerikusia duten dokumentuak berreskuratu, gorde eta zabaltzen ditu, herritarren eskura egon daitezen. Zerbitzu hauek ematen ditu:
Ikus-entzunezko dokumentuak berreskuratzea
Artxibo Filmografikoaren helburu nagusia da Nafarroako ikus-entzunezko memoria eta memoria antropologikoa kontserbatzea eta berreskuratzea. Horretarako, euskarri fotokimikoko (35mm, 16 mm, 9,5 mm, Super 8 mm eta 8 mm) eta magnetikoko (Betacam, VHS, U-Matic, etab.) material guztiak ikuskatu, zaharberritu, kontserbatu eta digitalizatu eginen dira, jatorrizko materialak Artxibo Filmografikoan lagatzearen eta etengabe gordetzearen truke. Halakoetan, hitzarmen bat sinatzen da film horien jabea den pertsonarekin edo entitatearekin. Kontsultak Bulego Teknikora bidal ditzakezu filmoteca.archivo@navarra.es helbidearen eta 848 42 47 50 telefonoaren bidez. Bertan zure zalantza guztiei erantzunen diete.
Ondare filmografikoari buruzko kontsultetarako arreta
Nafarroarekin loturiko mugimendu irudiak aurkitzeko interesa duen edozein pertsonak edo entitatek hona bidal ditzake bere galderak: filmoteca.archivo@navarra.es. Bertan aholkua emanen diote Artxibo Filmografikoko materialei buruz.
Ikus-entzunezko materiala ikustea
Artxibo Filmografikoaren materialak Nafarroako Liburutegia eta Filmotekaren aretoetan ikusi behar dira. Aldez aurreko hitzordua har daiteke hona idatzita: filmoteca.archivo@navarra.es.
Zinemari buruzko liburutegi espezializatua
Nafarroako Liburutegiak zinean espezializatutako funts garrantzitsu bat du, 1. solairuko sarbide libreko apaletan (Ezagupenen liburutegia) zein gordailuetan kokatua. Gainera, ikus-entzunezkoen atalak (0 solairua) DVDetan egindako film asko eta soinu-banden CD ugari ditu: bilduma zabal bat.
Nafarroako Liburutegien Sarearen Katalogoan egiazta daiteke ale horien kokapena eta erabilgarritasuna, etxean mailegatzeko edo aretoan kontsultatzeko.