Nafarroako Filmotekako zine lehiaketaren galderak eta erantzunak.
1. Galdera: Hollywood Akademiak ematen dituzten sarietatik, 3 pelikulek soilik lortu dituzte 11 Oscar irabaztea. Pelikula horietatik, bat bakarrik ikusi izan ahal dugu Nafarroako Filmotekan. Oroitzen al duzu horietako zein izan zen programatu zen pelikularen izenburua?
1. Galderaren erantzuna: “Eraztunen gizona” (El señor de los anillos). “Erregearen itzulera” (El retorno del rey) (Peter Jackson, 2003), 11 Oscarrekin saritutako filma, Ben Hur (William Wyler, 1959) eta Titanic-ek (James Cameron, 1997) bezain beste. 2012ko azaroaren 28an, Nafarroako Filmotekan proiektatua izan zen, “Eraztunaren istorioa. Liburutik pantailara” sailaren izenburupean egin zen marko atzera begirako batekin. Beste bi pelikulak oraindik ez dira Nafarroako Filmotekan ikusiak izan.
Film honek ez du Oscarren marka hautsi bakarrik, baizik eta historian zehar sari gehien jaso dituen pelikula da seguruenik. Mundu osoko 134 sarik babesten dute, 11 Oscar, 4 urrezko puxika, 4 BAFTA eta bi Grammy barne. Trilogiak, 17 Oscar eta 30 hautagaitza eskuratu zituen. “Erregearen itzulerak” hainbat argitalpenen ustetan, pelikula batean egon diren hildakoen marka haustea ere lortu zuen. 836 pertsonai eta izakihilak izan ziren,pelikulak irauten duen 201 minutuetan.
2. Galdera: 2018. Urtean Nafarroako Filmotekak zine distopiko (ez utopikoa) ziklo bat antolatu zuen. Aukeratutako pelikula bitxia da, izan ere, makillaje lanetan diru gehien gastatu den pelikulaz ari gara. Teknika digitala oso urria zen garaiko filma da noski, ezin ziren karakterizazio lanak ordezkatu. Pelikula honek aurrekontuaren %17 inbertitu zuen makillajean, besteak beste. Ba al dakizu zein pelikulaz ari garen?.
2. Galderaren erantzuna “Tximuen planeta”: El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968), 2018ko maiatzaren 25ean ikusia Filmotekan. Pelikula honen arrakasta, neurri handi batean, John Chambersek karakterizazioan gidatutako lan zoragarriari esker izan zela esan daiteke. Lan honekin, Akademiaren Oscar berezi bat jaso zuen (Makillaje onenaren Oscarra ez zen 1981a arte sortu). Chambersek hainbat ordu pasa zituen Los Angeleseko zooan. Bertan, tximinoen aztertze sakona egin zuen, kautxuzko piezak sortu ahal izateko. Pieza hauek aktoreengan lantzeko 3 eta 6 ordu bitartean behar izaten ziren itxurazko tximuak bilakatu arte. Istorio bakarra da, amaiera gogoangarri batekin (galderaren pista grafikoan erreproduzitua).
3. Galdera: 1917 (Sam Mendes, 2019)filma sekuentzia luzeko planoak jartzen hasi da berriz ere, (harraldi luze eta mozketa horiek eszena edo sekuentzia bat azaltzen dute) “Soka” La soga (A. Hitchcock, 1948), “Gaizkiaren egarri” Sed de mal (O. Welles, 1958), eta abar bezala. 2012an Filmotekak pelikula hau eskaini zuen. Film hau 1917ko estreinaldia arte, 96 minutuko sekuentzia luzeko planoarekin guztiz eginiko film bakarra kontsideratua zen. Ba al dakizu zein pelikulaz ari garen?
3. Galderaren erantzuna: “Kutxa errusiarra” El arca rusa (A. Sokurov, 2002) filmari buruz mintzo gara, 2012ko maiatzaren 18an Filmotekan eskainia, zinegile errusiarrari omenaldia bat egiteko asmoz. Hermitage (San Petersburgo) museoan grabatua, bertako 33 gela eta 800 aktore inguru erakusten ditu. Sokurovek 3 Orkestra, mila aktore baino gehiago, eta hainbat estra batu zituen proiektua gauzatzeko. Hainbat hilabetetan entseguak egin zituzten, 22 zuzendaritza laguntzaileekin. Azken hauek aktoreen sarreraren eta irteeraren pausuak markatzen zituzten. Sekuentzia plano bakarrean eta formatu digitalean grabatu zen (lehenengoa, definizio kalitate handiarekin, konpresiorik gabe). Pedro Handiaren garaitik (XVIII. Mendea) gaur egungo garaira, istorioak denboran bidai bat planteatzen du.
4. Galdera: Zinearen historian dagoen beste errekorra honako hau da: harraldi baten errepikapenen kopurua. Errekor hori, duela denbora luze eskuratu zuen filmak. Filma hori gidatu eta interpretatu zuen zinegileari 2015ean Nafarroako Filmotekak “funtsezko” sail bat eskaini zion. Ba al dakizu zein filmari buruz ari garen? Eta zenbat aldiz errepikatu zen harraldi hori?
4. galderaren erantzuna: “Hiriko Argiak” Luces de la ciudad da filma (Ch. VChaplin, 1931), 2015eko azaroaren 18an “funtsezko Charles Chaplin” sailaren barruan ikusia. Esaten da,lore saltzaile itsua eta eskalearen elkartzearen harraldia, 342 aldiz errepikatu zela. Chaplin ez zegoen konforme ume itsuak intuitiboki, loreen eroslea, pertsona aberatsa (eskalea errealitatean) zela uste zuenean. Posible da hau gehiegikeria izatea, baina hauek dira errekorren antologian gelditu dena. Kopuruaren erdia balitz ere, gehiegi litzateke. Pelikularen (mutua) musika Chaplinek konposatu bazuen ere, gai bitxiena edo ospetsuena, “La violetera” José Padilla musikari espainiarraren lan originala da.
Zuzendariaren film gustukoena zen (aktore, konpositore, muntatzaile, gidoilari eta filmaren ekoizlea) baita Orson Wellesena ere. Beste aktore hauek haien gustukoenetarikoen artean aukeratu dute: Stanley Kubrick, Andrei Tarkovsky o Woody Allen.
5. Galdera: Zine digitalak pantailan ihardetsi eta milaka izaki sortzeko aukera ez zegoenean (pertsonak, animaliak, beste izakiak …), filmatu nahi ziren adina pertsona lortu behar ziren. Elkarretaratze batean, non pertsona ospetsu baten hileta eszena grabatu behar zen, 300.000 estra biltzea lortu zela ziurtatu zen. Filma, Filmotekan ikusi genuen, justu filmak 150 urte betetzen zituenean. Nor ote zen pelikulari izenburua jartzen zion pertsona ospetsuaren izena?.
5. Galderaren erantzuna : Mohandas Karamchand Gandhi (1869-1948) zen, galdetzen genuen pertsonaiaren izena , Gandhi bezala ezagutua. Hauxe izan zen Richard Attenboroughek 1982an zuzendu zuen pelikularen izenburua. Esaten da, hiletaren eszenako, 95.000 estra kontratatuak izan zirela eta gainontzeko 205.000ak interesak bultzatuta joan zirela. Eszena hura grabatzeko 20 kamara eta 6 km negatibo erabili ziren(pelikulak bukaeran daukan baino metrajea luzeagoa (5.190 mts.). Pelikulak 8 Oscar jaso zituen.
6. Galdera: 1999an Michael Jackson abeslariak Sothebyseko apustu etxean 1,54 milioiko Oscar estatuatxo (pelikula onena) original bat eskuratu zuen. Filmaren arrakasta zela eta honen kotizazioa asko areagotu zen. Film hau Filmotekan jarri zen pelikularen 75. Urteurrena ospatzearren. Ba al dakizu zein pelikulaz ari garen?
6. Galderaren erantzuna: “Haizeak eraman zuena” Lo que el viento se llevó pelikulaz mintzo gara (V. Fleming, 1939). Oscarren bitxikeri bat kontatzeko aprobetxatuko dugu. 1950ean Akademiak lege berri bat sortu zuen. Bertan esaten zuen, Oscar sariak ezingo zirela, inolaz ere, saldu, ez artista irabazleak, ez oinordekoek. Ez bada gorde nahi, Akademiari saldu beharko zaio dolar baten truke. Legearen data aurretik, Oscarren bat saldu zen bere kotizazio altua kontuan izanik, baina Akademiaren haserrea nabaria izanik. Oscar kasu bitxiena honako hau izan zen: 1940ean David O’Selznickek pelikula onenaren saria jaso zuen ”Haizeak eraman zuen” Gone With the Wind pelikulagatik, zeinak, Michael Jacksonen eskuetan amaitu zuen apustu etxe nagusi batean.
7. Galdera: Golden Gate “Urrezko hesia”, La Mision Dolorosa “Misio mingarria”, Palacio de la Legión de Honor “Ohore Legioaren Jauregia”, Fairmont Hotel “Fairmont Hotela”edo floristería Podesta “Podesta Loredenda”, San Francisco hiria bisitatzen duten zine zaleen erromesen lekuak dira. Zinearen historian izan den pelikula liluragarrienetariko eszenatoki naturalak dira. Pare bat alditan ikusia Filmotekan, funtsezko zine sailean eta, bere zuzendari gogoangarriari eskainia. Zein film ikusi behar dugu leku horiek ikusteko?
7. Galderaren erantzuna: Leku hauek bisitatzeko berreskuratu dezakegu agertzen diren pelikula (“hildakoen artean” De entre los muertos/ “Bertigo” Vertigo) edo San Franciskora bidaiatu (Estatu Batuak) hauek errekonozitzeko edo gelditzen diren lekuak aztertzeko. Tour berezi batzuk daude, non bisitariak, hiriaren kale konkretuetatik pasatzen diren filmean grabatutako hainbat eszena errepasatuz. Pare bat aldiz errekuperatu dugu Filmotekan. Horietako bat, funtsezko zinearen sailean, Alfred Hitchcock zuzendariari omenaldia eginez. 2012an Zinearen historiaren pelikula onenen zerrenda burutu zutenean, Bertigok lehenengo postua eskuratu zuen.
8. Galdera: 9 urte hauetan zehar, Filmotekak 8 sail monografiko egin ditu hainbat zuzendariri eskainiak. “Funtsezko” abizenarekin, izendatu zuten zinegile paregabeen ibilbidearen zati bat errepasatzen zuen 10 izenburuko saila antolatu zuten. Horietariko batek, bere autobiografian honako esaldi hauek utzi zituen idatziak: “Zinea ote da pantailan mugitzen den oro?” eta “zinea, artea ote da? Eta nik hau erantzuten dut: Ze axola du?. Funtsezko zinegileetatik, zeinek idatzi zituen hausnarketa hauek?.
8. Galderaren erantzuna: Bi esaldi horiek Jean Renoirrek idatzi zituen bere memorien liburuan “Nire bizitza eta nire zinea” “Mi vida y mi cine”. Lehenengo esaldiak hain zuzen ere, hitzaurreari hasiera ematen dio. 1993ko edizioan (Akalek gaztelaniaz editatua), François Truffautek hitzaurrearen lehenengo lerroetan hau idazten ditu: ”Jean Renoir munduko zinegile handiena da”. Nafarroako Filmotekak berari eskaini zion funtsezko sail gaurkotuena (2019ko urritik- abendura)
9. Galdera: “Funtsezko zinea” saila, Filmotekak urtero puntualki mantendu du, eta zinearen historian pelikula onenak berreskuratzeko aitzaki paregabea da. Horretaz gain, ezezagunak diren batzuk deskubritzeko aukera ere bada. Gaurko galderak lehenengo sailari egiten dio erreferentzia. Europar aristokrata baten zinera moldatutako egokitzapen literario paregabea da eta honako hau zioen: “Dena dagoen bezala gelditzea nahi badugu, ezinbestekoa da dena aldatzea”. Zein pertsonaiaren izena ote da atsotitz bitxi hau esaten duena?
9. Galderaren erantzuna: Tancredi Falconerik(Alain Delon)aipatu zuen esaldi hau, Fabrizio Corberaren iloba, Salinaren printzea, ”Gepardo” El gatopardo nobelan(Galderaren argazkia ateratako eszenan), Giuseppe Tomasi di Lampedusak idatzia. Luchino Viscontik (Lonate Pozzoloko kondea) bertsio zinematografikoa gidatu zuen. Pelikula aberats, xarmangarri, elegante eta liluragarriki interpretatua, batez ere Burt Lancaster, Salinako printzearen rolagatik. Badirudi, gaur egun bizi dugun egoerak, gauza asko aldatu behar dituela etorkizunean. Ikusiko dugu ea aipaturiko atsotitza konfirmatzen den, edo alde batera uzten den.
10. Galdera: 2015. Urtean, Nafarroako Filmotekak gure herrialdeko zinematografia ezezagunenen sail bat eskaini zuen. Ez da nazio urrun batez mintzo, baina bai hain nabarmena ez den filmografiaz. Halere, hainbat pelikula gogoangarri ekoitzi ditu. Horietariko batek, sail horretan hartu zuen parte eta lagin horretan ez balitz agertuko, faltan botako zen filma izango zen. Izan ere, zinematografia horren ikurra zen. Zinta berezi horren titulua nahi dugu, jatorrizko herrialdeari erreferentzia egiten diona, nahiz eta espaniar sustraiak dauzkan aktore amerikar batek interpretatu duen. Pista gisa, esanen dugu istorioaren leit motiva herrialde mediterraneo horretan adierazgarria den dantza ospetsua bat dela.
10. Galderaren erantzuna: ”Zorba grekoa” Zorba el griegoaz mintzo gara (Michael Cacoyannis, 1964), Anthony Quinnek interpretatutako filma, zeinetan sirtakia (greziako dantza ospetsua) filmako ikur bilakatu zen. Pelikulak 3 Oscar (ez Quinn eta ez Cacoyannisek ez zuten Oscarrik jaso, nahiz eta azken honek filma idatzi, ekoiztu, muntatu eta gidatu zuen) jaso zituen. Pelikulak (gomendagarria egun hauetako batean ikusteko) idazle ingeles (Alan Bates) baten peripezia kontatzen du, zeinak Kretara bidai bat egiten du, oinordeko gelditu zaion propietate txiki bat bereganatzeko. Bidaian, Zorba (A. Quinn)ezagutzen du. Zorba izaera bizinahia, ohitura primitiboak eta, beregan izugarrizko eragina duen gizona bihurtzen da.
11. Galdera: 2015. Urtean, Filmotekak sail bat eskaini zion entziklopedietan eta hiztegi espainiarretan ahaztua zegoen nafar gidoilari bati. 1950 eta 1960 hamarkadetan oso aktibo ibili zen. Bartzelonan egin zuen lan eta zine beltzaren (horrela sailka badaiteke) edo polizia gaiak jorratu zituen. Sail horretan lau pelikula proiektatu ziren. Horietako bat, izen artistiko desberdinetako 3 ahizpa aktoresek interpretatzen zuten. 3 ahizpa hauek zinta bakar honetan egin zuten topo. Esango zeniguke zein den komedia kutsua duen zinta poliziaka honen izenburua?
11. Galderaren erantzuna: “Laugarren leihoa” La cuarta ventana da erantzuna(Julio Coll, 1963), Julio Collen gidoia eta bere ohikoa laguntzailea den, José Germán Huici Nafarra. Zinta 3 Ruiz ahizpek, Emma Penella, Terele Pávez eta Elisa Montés bezala ezagutuak protagonizatzen dute.
1922an Tuteran jaioa, Huici, Kritikari zinematografiko baten semea zen eta “Cine Arte” aldizkariaren editorea izan zen. 1940ean funtzionario izateko oposaketa batzuk gainditu zituen eta pixka bat beranduago 1946an Bartzelonara joan zen. Bertan “Cinema” aldizkarian laguntzen hasi zen. Ignacio F. Iquino eta Julio Coll zuzendarien gidoilaria izan zen 1952tik 1970 arte. Bere semea Fernando Huici kazetaria, zikloa aurkezteaz arduratu zen. Aurrerantzean Nafarroako Filmotekak bere lanari eskainitako liburu bat editatuko du, Zine liburuen bildumaren barnean.
12. Galdera: 2014ko Urrian Nafarroako Filmotekak pelikula bat programatu zuen estreinaldiaren 30. Urteurrena zela eta. 1984ko Irailean aurkeztu zen Donostiako Zinemaldi jaialdian, Opera Prima (film luze bat bezala) bat zen eta hainbat sari eskuratu zituen. Esango al diguzu pelikula horren izena? Eta zein da bere nafar zuzendariaren izena?
12. Galderaren erantzuna: Hau erraza da. Tasio da pelikularen izena, eta Montxo Armendariz zuzendaria. Olletako zinemagile kementsu hasi zen munduko zinean. Gainera, maila hori mantentzea lortu zuen bere urreneko filmografian. Lan horrek Nafarroako egile nagusiena bilakatu zuen internazionalki ( “Bihotzaren sekretuak”-ekin Secretos del corazón Oscarra irabazteko zorian gelditu zen). Donostiako jaialdian FIPRESCIren aipamena eta Gipuzkoako Ateneo Saria eskuratu zituen. Horretaz gain, beste sari bat jaso zuen Chicagoko Jaialdian: pelikula onena, eta Fotogramak Sariak pelikula espainiar onena izendatu zuen.
13. Galdera: Zine nafarrarekin jarraituko dugu. Donostiako Zinemaldi Jaialdi batean zinemagile nafar baten talentua agerian jarri zen eta Nafarroako Filmotekak atzera begirako keinu bat eskaini zion 2012an. Bere lehenengo pelikulan, Goya sarietan, Zuzendaritza Berri Onenaren saria eman zioten. Zein zuzendari Nafarraz ari gara? Zein izan zen bere Opera prima?
13. Galderaren erantzuna: Tuterako Ana Díez izan zen. Bere Opera Prima Ander eta Yul (1989) izan zen. Isidoro Fernándezek (Yul) paper nagusienen interpretazioaz arduratu zen eta berriki zendu den aktore nafarra, Miguel Munárriz (Ander). Bi lagunen istorioa kontatzen zuen. Ander drogen trafikoa zela eta kartzelan denbora bat pasa eta gero, etxera bueltatu zen eta Yul seminario garaiko laguna zena, ETA kidea bihurtu da.
14. Galdera: Benetan pailazoak hiltzen direla? Printzesek eskutitzak erantzuten ote dituzte? Zaldi zuria heriotzaren irudia ote da? Nora joango ote dira hiltzen diren hitz zaharrak? Galdera enigmatiko hauekin aurkezten da oso hurbila den zinemagilea, zein zine dokumentalean (edo ez-fikzioa) erreferente bilakatu zen. Nafarroako Punto de Vista Zinemaldia zaleen artean oso ezaguna da. Aurkeztu berri du bere bigarren lana zeinetan ermitaño baten bizimodu bakartia interpretatzen duen. Zein izenburu dauka bere lehen filmak, 2013an Filmotekan programatua izan zena eta Man Rayren argazkilariari erreferentzia esplizitu bat egiten zaio?
14. Galderaren erantzuna: “Emak Bakiaren etxea” La casa de Emak Bakia filmada, 2012an Oskar Alegriak egina. Dokumentalaren izenburuak, Emak Bakia filmari egiten dio erreferentzia. 1926an Man Raykek sinatua, Frantziako hegoaldean kokatua dagoen etxe bateko irudi filmatuak dauzka. Erreferentzia horrekin, Oskar Alegríak “etxea” eta bere izena lanaren protagonistak bilakatzea lortzen du. Man Rayk bere film laburrean erretratutako etxearen bilaketa aitzakia izanik, Frantziako hegoalde-mendebalde kostaldeko hainbat maisons-etatik pasatu zen.
15. Galdera (eta azkena sail honetan): Erraza jarriko dugu. Pasaden urtean Nafarroako Filmotekak Zinearen historian ahaztu ezin den pelikula bat jarri zuen. Horregatik, “Funtsezko Zinea” sailean gehitu da (horrela da, zine zale amorratua bazara). 1942ko azaroan estreinatu zen Nueva Yorken eta 1946an, Espainian. Filmean bere protagonista nagusienak izen hauek dira: Rick, Ilsa, Victor eta Louis. Ez dugu izenburua eskatzen. Pelikularen bukaeran, aipatzen den esaldi ahaztezina idatzi ezazue.
15. Galderaren erantzuna: “Louis, gure artekoa, laguntasun eder baten hasiera dela uste dut. (Louis, I think it’s the beginning of a beautiful friendship). Argi dago, “Etxe txuria”-ri Casablancari dagokio (Michael Curtiz, 1942). Ez dugu orain arte esan ez den ezer aipatuko. José Luis Garci aipatzea bururatzen zait, film honen jarraitzaile sutsua. Zeinak, Film honi buruzko idazlan bat horrela amaitzen du: “Jaikoak bedeinka zaitzatela, zineak inozentzia galdu ez zuenean, pelikula hau egiteagatik”. Gure partetik, lagunak izaten jarrai dezagula.