Saio kolektibo honek Espainiako zinemaren historiako aldi desberdinak hartzen ditu, baina pieza guztien osagai erkidea da animazioaren esparruan esperimentazioa egiten dutela, abstrakzio hutsetik narraziora doan eremu zabala barruan hartuta. Teknikak eta emaitzak ere guztiz desberdinak dira: kolorearen eta musikaren arteko korrespondentziari buruzko azterketa klasikoak (Aguirre, Mestres, Sirera), zinema kamerarik gabe (Puigvert, Artigas, Granell), stop motion (Marimón, Pié Barba), trazua zirriborro moduan (Amat, Oñederra, Etcheverry), collage-ebakigarrien animazioa (Herguera) eta harea kristalaren gainean animazioa (Vicario).
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).
Ekainaren 20a, astelehena, 20:00etan.
Dokumentuak / Ibilbideak
Ekainaren 22a, asteazkena, 20:00etan.
Arrebatado