Bigarren Mundu Gerra eta gero, Alemania Ekialdeko artxibo batean Ghetto bezala etiketatuta dagoen 60 minutu inguruko pelikula misteriotsu bat agertu zen. Naziek 1942. urtean Varsovian grabatu zuten eta historialariek geto judutarretan izandako bizipenak deskribatzeko erabili zuten zinta. 40 urte baino gehiago beranduago, lan berri bat aurkitu zuten, zeinetan lehen pelikulako toma batzuen errepikapenak biltzen ziren. Kamera operadore batek nola eszena bakoitza prestatzen duen ikusten da bigarren pelikula horretan. Yael Hersonski-k material hau berreskuratu du eta zinema iruzur horren atzean dagoena erakutsi du. Izan ere, irudi haiek helburu soil batekin grabatu ziren: propaganda nazia egitea.
Hot Docs. Nazioarteko Film Onena (Canada); Sundance Film Festival. Muntai Onena (EEBB). Women Film Critics Circle Award. Dokumental Onena emakumeei buruz edo emakumeek eginda (EEBB)Berlinale, Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia. (Alemania). Memorimage, Reuseko Nazioarteko Zinema jaialdia (Espainia).