Alex Parejari (Jacob Torres) buruzko dokumental faltsua eta komedia satirikoa biltzen du film honek. Bere lehen eleberriarekin arrakasta lortu zuen idazlea da Pareja, “Heimlich maniobra” liburuarekin lortutakoa, hain zuzen ere. Obra horrek bere bikotearen heriotza kontatzen du: afari batean oilasko zati bat eztarrian kokatu eta hil egin zen. Orduz geroztik, Parejak idatzi dituen lan guztiek porrot borobila jaso dute dute; ez dute ez kritikaren ez publikoaren txalorik jaso. Hamar urte beranduago, eleberria zeinamara egokitzeko enkargua jasotzen du.
Manolo Vazquez, Manuel Vazquez komiki egile ospetsuaren semea da (Anacleto: Agente secreto bezalako komiki ezagunak idatzi zituen egilea). Lan hau bere lehen film luzea da zuzendari gisa, baina atzetik ibilbide luzea dauka bideoklip eta film laburren alorretan. Bere lehen lan honetan, Heimlich maniobran, Vazquezek dokumenatal faltsua eta pseudo making off-a uztartzen ditu. Literatur lan bat zinemara egokitzeko prozesuaren xehetasunak ezagutuko ditugu, tonu ironiko batean literatur munduaren erretratu umoretsuaz gozatuz.
MANOLO VAZQUEZ-ek (filmaren egileak) eginen du aurkezpena eta solasaldia.