Dokumental honek Espainian idazten duten edo Espainiarekin lotura berezia duten idazleen arteko elkarrizketak erakusten ditu. Besteak beste, Rosa Montero, Marta Sanz, Antonio Orejudo, Juan Gabriel Vasquez, Luisge Martin eta Cristina Fernandez Cubas agertzen dira. Lehendabiziko begirada batean, dokumentalak oso informala ematen du (idazle bat bere txakurrak basoan paseatzen ikusten dugu, beste idazle bat basamortuan galduta ageri da, beste batek auekar ematen digu -zentzu literal batean- bere ohean sartzeko), ondoren, ordea, idazle bakoitzaren interes eta obsesioetan sakontzen hasten da eta berebiziko garrantzia duten galderei erantzuten saiatzen da. Adibidez, “zergaitik jarraitzen dugu idazten” literaturaren pisua gero eta txikiagoa dela ematen duen mundu honetan?
<span style="font-size:10.0pt;Times New Roman" ;color:red;"="">JOSE OVEJEROk eta EDURNE PORTELAk (pelikularen egileak) filmaren aurkezpena eta solasaldia eginen dute