Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea da eta bere bizitzako erronka nagusia dauka aurrean: 300 kiloko harria jaso behar du. Bere aita, Iñaki Perurena ospetsua, kilo kopuru hori altxatzen lehena izan zen, 1987ean.
Jon Garañok egindako 'Perurena' dokumentalak Iñaki eta Inaxio (Aita eta semea) harrijasotzaileen harremana harrien bitartez lantzen du. Dokumentalak Inaxioren “porrotaren” prozesua erakusten du: 263 kiloko harri jasotzen saiatzen denean, hain justu, bere aitak 100 kiloko harria 1.664 aldiz jaso eta markak hausten ditu. Esperientzia negatibo hori gainditzeko, 300 kiloko harria jasoko duela erabakitzen du Inaxiok.