Ez dut gizon bat izan nahi (No quiero ser un hombre, Ich möchte kein Mann sein, Alemania, 1918)
Zuzendaritza: Ernst Lubitsch
Gidoia:E. Lubitsch, Hanns Kräly
Argazkia: Theodor Sparkuhl (ZetaB)
Aktoreak: Ossi Oswalda, Curt Goetz, Ferry Sikla, Margarete Kupfer, Victor Janson
Hizkuntza: Titulu artekoak alemanieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:45 minutu
Ossi Oswaldak emakume gazte bat interpertatzen du. Bere ekintzen inguruan kritikak jasotzeaz nazkatuta, gizonez janztea erabakitzen du. Modu horretan, gizonek daukaten elkartasun falta deskubritzen du...eta dituzten lagun okerrak ere bai.
Umore ironikoa, kritikoa eta sarkastikoa erabiltzen du. Egileak aurreiritzi sozialei kritika egiten die, eta genero estereotipoen definizio guratsuak eta zurrunak hankaz gora jartzen ditu. Gizarte hipokrisia, moral bikoitza eta debekuetan oinarritzen den gazteen hezkuntza ere kritikatzen ditu. Ekintzaren erritmoa nabarmentzekoa da, hizkuntzaren laburtasuna eta tresnen ekonomia bezalaxe. 26 urteko Lubitsch gazteak argitasuna, sorkuntza eta narratibak sortzeko gaitasuna erakusten ditu. Kontakizun honek aurrerago egingo zituen istorioen trinkotasun trankera bera dauka.
Txakur bizitza (Vida de perro,A Dog’s Life, AEB, 1918)
Zuzendaritza eta gidoia: Charles Chaplin
Argazkia: Roland H. Totheroh (ZetaB)
Aktoreak: Charles Chaplin, Edna Purviance, Syd Chaplin, Henry Bergman, Charles Reisner, Albert Austin, Tom Wilson.
Hizkuntza: Titulu artekoak ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:38 minutu
Charlot lanik gabe dago eta itxaropen gutxi dauka noraezeko txakur bat salbatzen duenean. Scraps deitzen da txakurra eta beste txakurren erasoengandik salbatu du. Bereizi ezinak bilakatzen dira eta helburu bera jarraitzen dute biek: janaria aurkitzea.
Bere autobriografian Chaplin-ek aitortu zuenaren arabera, pelikula honen benetazko helburua korista triste baten egoera azaltzea zen. Charlort txakurrarekin sartzen den taberna horretan lan egiten zuen emakumearen istorioa kontatzea, hain zuzen: “Film honen benetazko xedea zen dance-hall batean zegoen neska bat salbatzea, txakur bizitza zeraman neska baten bizitza salbatzea, alegia”.