Uncle Yanco(Frantzia-AEB, 1967)
Zuzendaritza eta gidoia:Agnès Varda
Argazkia: David Myers (ZetaB)
Musika: Richard Lawrence, Yannis Spanos eta Albinoni.
Muntaia: Jean Hamon.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz eta frantsetzez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:18 minutu
1967ko otsailean, Varda San Franciscon egon zen bere azken pelikula sustatzen. Han zegoela, bere lagun Tom Luddyk senide baten berri eman zion. Vardaren osaba bat zen San Franciscon bizi zen senidea, baina lehen aldia zen hari buruzko berriak zituela: Jean Varda zen eta Yanco ezizenarekin ezagutzen zuten. Sausaliton bizi zen itsasontzi batean eta margolaria zen. Hippie bizimodua zeukan eta bizitza maite zuen. Elkar ezagutu zutenean oso une zoriontsua izan zen.
Black Panthers (Frantzia-AEB, 1968)
Zuzendaritza eta gidoia:Agnès Varda
Argazkia: David Myers, Paul Aratow, John Shofill, Agnès Varda (ZetaB)
Musika: Soul improbisatua Black Panthers-en eskutik.
Muntaia: Paddy Monk
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:30 minutu.
1968an egin zen dokumentala eta, ustez, polizia bat hiltzeagatik Huey Newton-en atxilotzen duten unea hartzen du abiapuntu gisa. Newton, izan ere, Pantera Beltzen sortzaileetako bat zen. Pelikulak 5000 pertsona baino gehiago bildu zituzten protestak hartzen ditu oinarri, zeinetan poliziaren eta manifestarien arteko konfrontazio handiak gertatu ziren.
Réponse des femmes: notre corps, notre sexe(Frantzia, 1975)
Zuzendaritza eta gidoia:Agnès Varda
Argazkia: Jacques Reiss, Michel Thiriet (C)
Muntaia: Marie Castro.
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:8 minutu
1975ean, Antenne 2 telebista kate frantziarraren "F come femme" programak galdera bat bota zien ikusleei; Zer esan nahi du emakume izateak? Zazpi zuzendari emakumek erantzun bati forma ematen diote.
"Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe" Vardak eman zuen erantzuna da: agit-prop (zinema panfletoa) estiloko film labur bat da. Lan honek gizarte patriarkalari aurre egiten dio emakume anitzen lekukotzen bitartez.