Kuxetagileak/Los cuchareros (Espainia, 2017)
Errealizazioa, gidoia eta edizioa: Ángel Sánchez Garro
Dokumentala
Partaideak: Aritz Agorreta, Asun Saragüeta, Jesús Mari Saragüeta, Mikel Zalba.
Hizkuntza: J. B. gaztelaniaz eta euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 35 minutu
XX. mendeko 80. hamarkada arte, ezpelez eta eskuz egindako kuxetek arrakasta handia izan zuten Nafarroako Pirinioetako bailaretan. Pixkanaka, ordea, haien erabilera gutxituz joan zen.
Markos Saragüeta azken kuxetagilea izan zen. Mezkiritzen jaioa, bere aitonak eta aitak irakatsi zioten lanbidea 9 urte zituela. 80 urte baino gehiago bete arte, etenik gabe egin zuen lan hori.
XXI. mendean, Aritz Agorreta eta Mikel Zalba, Ureta eta Mezkiritzeko lagunak, lanbide hori berreskuratzeko erronka abiatu dute. Historiaren, tradizioaren eta ohituren zati garrantzitsu hori galdu ez dadin lanean ari dira.
Marcos Saragüeta ikusi eta entzun dezakegu dokumental honetan super 8 mm (mutua) erabiliz, 1980ean Mariscal D. Pedro de Navarra Fundazioak egin zuen pelikulari esker. Gainera, Mikel Zalbak 1992ean elkarrizketa egin zion Irati Irratirako.
Carnavales de Navarra / Nafarroako Inauteriak (Espainia, 1999, 2000, 2001)
Errealizazioa: Ángel Sánchez Garro eta Martín Jesús Urdíroz Nagore
Altsasu, Baztan, Bera, Lizarra, Goizueta, Ituren, Lantz, Lesaka, Luzaide, Erriberri, Iruñea, Tutera, Unanu eta Zubietan grabatutako dokumentala.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
Iraupena: 30 minutu
Europako jai interesgarrienen artean Inauteriak daude. Orain dela urte batzuk desagertzeko zorian egon baziren ere, gaur egun indar eta bizitasun handia daukate.
Nafarroako Inauteriak lanak ospakizun horietako ugari biltzen ditu, magia, erritoa, dantza eta zintzotasuna erakutsiz. Inauteriek naturaren indarra eta gizakion erro zaharrak batzen dituzte, eta gero eta interes handiagoa pizten dute.