Pipak (Pipas, Espainia, 2013)
Zuzendaritza eta gidoia: Manuela Burló Moreno
Argazkia: Jon Corcuera(C)
Aktoreak: Marta Martín, Saida Benzal.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz
Iraupena: 4 minutu
Bi lagunen artean ba al dago pipa poltsa baten inguruan existitzen den baino konplizitate handiagorik?
Irakaslearen buruketa kutunena (Hakase no aishita sûshiki, Japonia, 2006)
Zuzendaritza eta gidoia: Takashi Koizumi
Argazkia: Hiroyuki Kitazawa, Shôji Ueda(C)
Musika: Takashi Kako
Aktoreak: Akira Terao, Eri Fukatsu, Takanari Saito, Hidetaka Yoshioka, Ruriko Asaoka, Hisashi Igawa.
Hizkuntza: Japonieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 117 minutu
Irakasle gazte bat bere ikasleen aurrean aurkezten du bere burua “Erroa deitzen didate” esanez (bere ileari erreferentzia eginez). Zenbakiekiko daukan maitasuna nola hasi zen kontatzen die: pertsona berezi bati esker hasi zen amodioa. Istripu baten ondorioz, bere memoria 80 minututara mugatua zegoen eta, azken hamar urteetan, data berdinean bizi da. Gauza garrantzitsuak gogoratzeko, oharrak jartzen zituen arropetan eta horrek itxura xelebrea ematen zion.
Yoko Ogawa-ren eleberri japoniarrean (1962) oinarritutako pelikula da. Matematika elkarte ugarik sariak eman dizkio, matematikekiko gogoa argumentuaren parte baita. 2008an Japonian argitaratu zutenean arrakasta itzela izan zuen (bi hilabetetan paperezko milioi bat ale saldu zituzten eta beste milioi bat poltsiko, pelikula, komiki eta CD fomatuetan). Arrakasta hark matematiken inguruko interesa berpiztu zuen.