Best Friend (Polonia 2013)
Zuzendaritza: Kasia Kijek, Przemek Adamski.
Animazioa
Iraupena: 2´20
Animazio hau We Cut Corners musika talde irlandarraren “Best friend” abestiaren bideoklipa da. Pertsonaia nagusiak kale indarkeria eta iskanbilen inguruan hitz egiten digu, bere zigarroaren kea erabiliz.
Animazio honek gaur egun Ukranian ari diren istiluak eta agitazio politikoa erakusten du.
The Sun, the Sun Blinded Me (Słońce, to słońce mnie oślepiło, Polonia, 2014)
Zuzendaritza eta gidoia: Anka Sasnal y Wilhelm Sasnal.
Argazkigintza: Wilhelm Sasnal
Antzezleak: Rafal Mackowiak, Edet Bassey, Malgorzata Zawadzka, Pawel Binkowski.
Hizkuntza: Poloniera gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 74 minutu
Albert Camus-en “Atzerritarra” eleberriaren interpretazio garaikidea da hau, europar zinemak jada kontatutako istorioaren ikuspuntu berri eta egungoa ematen duena. Zazpi hamarkada beranduago, atzerritar bat ilegala izan daiteke oraindik, ezezagun bat, ez pertsona bat.