Arratsalde bat (Popołudnie, Polonia, 2012)
Zuzendaritza: Izabela Plucińska.
Animazioa.
Iraupena: 3 minutu.
Elkarrekin bizi diren gizon eta emakume batek ez dute ia elkarren arteko harremanik. Zoritxarreko istripu batek haien bizitzak elkartuko ditu. Zenbat iraungo du momentu eder honek?
Artistaren azken urteak: Afterimage (Powidoki, Polonia, 2016)
Zuzendaritza: Andrzej Wajda
Gidoia: Andrzej Mulaeczyk
Argazkigintza: Pawel Edelman (C)
Antzezleak: Boguslaw Linda, Aleksandra Justa, Bronislawa Zamachowska, Jacek Beler, Mateusz Bieryt, Szymon Bobrowski, Mariusz Bonaszewski, Danuta Borsuk.
Hizkuntza: Poloniera gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 98 minutu
Wajdaren azkeneko lanak norberaren askatasunaren garrantzia azpimarratzen du eta beste artista batenganako omenaldia da. Władysław Strzemiński margolari abangoardistan oinarrituta, Stalinen erregimenaren menpean bizi den pertsonaia aurkezten du.