Bizia birsortzen/Recreando la vida (Espainia, 2017)
Zuzendaritza eta gidoia: Helena Bengoetxea Guelbentzu
Argazkigintza: Aitor Ortiz de Felipe (C)
Produkzioa: Elur Uibarrena.
Haruru Filmak/Colmenavar. Edabe Asoziazioa/Val de Ollo-ko Udala. Nafar Gobernua.
Hizkuntza: gaztelera
Iraupena: 30 minutu
Nola zen bizia nafar herrixka batean duela 80 urte? Ollo Araneko bizilagunek kamera aurrean egindako berregite honetan parte hartu dute, 20.mendean aranean nola bizi zen emakumearen ikuspuntutik erakutsiz. Paisaia eta pertsonaiek elkar egiten dute birsortze lan honetan, landa-bizitzan emakumezkoen garrantzia azpimarratuz.
Auzokideak ginen (Espainia, 2017)
Zuzendaritza: Mikel Donazar Jaunsaras
Gidoia: Mikel Donazar Jauna¡saras y Victoria Alfonso Seminario
Ikus-entzunezkoa: Tomás Díez, Javier Oderiz, Stefan Zierock.
Musika: "Dirait on", Morten Lauridsen; "Zhuravli", Mark Bernes
Parte hartzaileak: Carlota Leret O'Neill, Josefina Lamberto Yoldi, Francisco Etxeberría, Gervasio Sánchez, Daniel Innerarity, Siegfried Meir, Dieter Esche, Joseba Asirón, Ricard Vinyes, Stefanie Endlich, Héctor Faundez, Henar Corbi, Thomas Lutz, John Abraham.
Iraupena: 50 minutu
Hizkuntza: gaztelera – ingelera
Carlota Leret eta Josefina Lamberto-ren hautzaroek guda zibilaren ondorioz hautsi izana izan zuten amankomunean. Haien persona maitatuenen heriotzek bere bizitzak hankaz gora jarri zituzten. Beste estatuetan biktimek paper nagusia duten ostean, Espainian ahazte politika izan da beti nagusi guda eta frankismoari dagokionean.
Zer gogoratu nahi dugu? Nola? Zein modutan? Nor izan beharko luke memoria historikoaren protagonista? Biktimak? Kaltegileak? Adituen laguntzaz, biktimak direla medio, dokumentala galdera guzti hauei erantzuten saiatuko da.