Young and Beautiful (Espainia, 2018)
Zuzendaritza, argazkigintza, soinua zuzenean: Marina Lameiro.
Muntaia: Diana Toucedo
Soinu diseinua: Jordi Ribas
Hizkuntza: gaztelera
Iraupena: 72 minutu
Poti, Nais, Ione eta Das bere kabuz bizitzea erabaki duten gazteak dira. Gizarteak haien jomuga `berekoiak´ alde batera uztera bultzatzen dituen bitartean, bakoitza bere identitatea garatzeko lanetan dabil, elkarrizketaren bitartez. Hala hasten da haien eta filmaren zuzendari den Marinaren arteko trukea. Bere kamerarekin batera, gazteen egunerokoaren parte diren momento on eta txarrenetan egongo da: dantzatu, elkarrekin esnatu, elkarrekin aritu, negarrez hasi edo barre egiteari ekin, haien arteko konplizitatea garatuz.
Hezi nahi ez izana leporatu zaion belaunaldi baten deskribapen konplexuagoa dugu hau, aurrera egiteak ametsak alde batera uztea suposatzen duena.
Film onenari ikusleek emandako Saio Bereiza, 2018ko Ikuspuntu Zinemaldi Internazionala.
Yours Truly (Espainia, Britainia Handia, Chile, 2018)
Zuzendaritza, argazkigintza, muntaia: Christopher Murray, Charlotte Hoskins,Maddi Barber.
Gidoia: Carlo Sánchez
Hizkuntza: ingelera, gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 14 minutu
Yours Truly (Adeitasunez) 19 eta 20. Mendeetan Manchesterko Museora ailegatu ziren animali taxidermikoen istorioa jarraitzen du. Museo zuzendarien arteko eskutitzek, espedizioetan aritutako adituek eta britainiar nobleziak animali hauen istorioak ezagutaraztera ematen dituzten. Erakusgai hauek garai batean izaki bizidunen bizitza kontrolatu nahi zenaren lekuko eta adierazgarri desorosoak dira.