Bizia birsortzen/Recreando la vida (Espainia, 2017)
Zuzendaritza eta gidoia: Helena Bengoetxea Guelbentzu
Argazkigintza: Aitor Ortiz de Felipe (C)
Produkzioa: Elur Uibarrena.
Haruru Filmak/Colmenavar. Edabe Asoziazioa/Val de Ollo-ko Udala. Nafar Gobernua.
Hizkuntza: gaztelera
Iraupena: 30 minutu
Nola zen bizia nafar herrixka batean duela 80 urte? Ollo Araneko bizilagunek kamera aurrean egindako berregite honetan parte hartu dute, 20.mendean aranean nola bizi zen emakumearen ikuspuntutik erakutsiz. Paisaia eta pertsonaiek elkar egiten dute birsortze lan honetan, landa-bizitzan emakumezkoen garrantzia azpimarratuz.