Mark Landis Estatu Batuetako arte faltsutzailerik emankorrena da seguruenik. 30 urteetan zehar estatu osoko museoetako arduradunei ziria sartu die, XV. Mendetik Picasso bitarterako lanak faltsutuz. Bere jokaera misteriotsua da, ordea: lan faltsuekin milioaik irabaz litzakeen arren, apaiz edota filantropoz mozorrotuta hauek dohain ematen ditu museo desberdinetara. Matthew Leininger-ek, Cincinattiko museoko erantzuleak, Landis harrapatzeko eta geldiarazteko borondate sendoa du, honek behin engainatu zuenetik. Katu eta xaguaren arteko joko giza hasten den hau, laster gauza are izugarri eta konplexuagoa bihurtzen da, gehienetan errealitateak fikzioa gainditzen duela erakutsiz.
National Board of Reviews (urteko 5 dokumental onenen artean). Cinema Eyes Honors Awards 2015 Saria. Satellite Awards Film Onenari Izendapena.