Preso politiko baten atxiloketak bere familiako zenbat kide bultzatuko ditu polizia politikoaren sarean? Nola forma eman existentzia historikorik gabe bizi izandako norbaiti? Portugues poliziak 1926-1974 bitartean egindako argazkiak abiapuntu izanda, Luz oscura-k sistema autoritario batek familia baten intimitatean izan dezakeen eragina utzi nahi du agerian, era berean gizartean nagusi den zapalketa erakutsiz.
Susana de Sousa Dias-en aurkezpen eta solasaldia.
Filmaren proiekzioaren ostean, solasaldi bat izateko aukera izango dugu, Mintegia zuzentzen duen Arantza Santesteban Perez-en eskutik.
Susana de Sousa Dias
Portugaldar memoria historikoa berreskuratze lanetan etengabe ari den zinemagile politikoa. 48 bere bigarren filmak munduari buelta eman zion. Honetan, portugaldar poliziak diktaduran zehar atxilotutako pertsonen argazkiak agertzen ziren soilik. Bere hirugarren lanean, Réel zinemaldia estreinatua, 48 filmaren espiritua berreskuratuko du. Berriro ere argazki zaharrak baliatuz eta gaur egungo argazkiz, atxilotutako pertsonen testigantzaz eta portugaldar poliziaren argazkiz lagunduta, memoriaren berreraikitze ariketa da film hau.