Laura (Flor Torrente) Buenos Aires-en bizi da bere aitaorde Fredorekin (Eduardo Blanco). Haur bat besterik ez zenean, bere amarekin Euskal Herritik alde egingo zuen, bere aitak utzi zituen eta.
Istorio hau jada bukatutzat eman duenean, Espainiatik dei bat jasoko du: bere aitaren gorpua lurrapzian aurkitu dute gertuko baso batean. Forga forentseak argiak dira: Félix Careaga duela 30 urte baino gehio hil zuten garondoan tiro eginez. Laura Espainiara bueltatuko da, bere aita ehortzi eta bere amaren bete gabeko desira burutzearren: honen errautsak bere jaioterrian sakabanatzea. Fredo berarekin joango da ere.
Bere bidaian Javier Egoskue (Miki Esparbé) ezagutuko du. Aseguru gizona da Javier, eta bere aitak sinatutako bizi aseguruaren berri emango dio Laurari.
Egoskue, hilketaren istorioa eta Laurak erakarrita, honekin eta Fredorekin Félix Careagaren hiltzailea aurkitzeko ikerketa hasiko du.
Igor Lejarreta zuzendaria gurekin egongo da aurkezpenean eta solasaldian.