Paresh (Prasenjit Chatterjee), Swapner Din-eko protagonistak, ezin da aztertu gabeko eremuetara iritsi. Bere kasuan, estatu osoan zehar jeep ofizial batekin bidaiatzea bizirik mantentzeko kontua da, egitera behartuta dagoen negozioa, alegia. Gaizki muntatutako pantailetan familia-plangintzari buruzko pelikulak erakusten ditu, aurretik zehaztutako ibilbidean zehar kokatzen diren herrixketan, sarritan ikusleen partetik erantzun desatseginak jasotzen duelarik. Bizitzarengan duen konfiantza bere ametsetako neskarekiko maitasunean oinarritzen da, orain dela bost urte film batean negar egiten ikusi zuen aktoresa eder bat. Ez dute inoiz elkar ezagutu, ordea. Emakumeak eguneroko egonaldietan laguntzen dio, beti gainean daraman proiektagailuaren kutxan itsatsita daraman bere irudiaren pegatina bati esker.
Chapal (Rajesh Sharma) Dubaira iristearekin amesten du, bertan bere ustez zorigaiztoko bizitzari bukaera ematen lagunduko dion lan eroso bat lortzeko asmoz. Haurdun dagoen Amina ederra (Rimi Sen) bere jaioterrira bueltatzen da, Bangladeshera. Bere senarra, etorkin ilegal bat, Gujarateko istiluetan hil zen. Aminaren ametsa bere sorterrian umeaz erditzea da, bere herrira errotutako herritar legal baten antzera.
Bidaian zehar, hirurek janaria eta ametsak partekatzen dituzte. Inor ez da maitemintzen, inor ez du Amina molestatzeko intentziorik, ezta pistolarekin mehatxatuz jeepa eramaten duten harroputzek ere. Hortaz desertuaren erdian botata geratzen dira, eta salbatzera etorriko den inor ez denez agertzen, euren bizitzak, ametsak bezala, benetako heriotza arriskuan egongo dira.