Ekainaren 25tik 29ra, 12-16 urte bitarteko hamaika gaztek Nafarroako Filmotekak antolatutako III Zinema Tailerra Super 8 mm-anparte hartu zuten.
Aste horretan zehar gidoiaren, planifikazioaren, filmaketaren eta muntaiaren inguruko argibide teorikoak jaso zituzten, horri esker euren lana idatzi, landu, filmatu eta bukaerako muntaiarako prest uzteko. Irailak 6an, osteguna, laburmetraia honen mundu mailako estreinaldia izango dugu, txuri-beltzean filmatuta, soinurik gabe, baina obra honetarako espresuki konposatutako musika originalarekin. Esperientzia erabatekoa izan dadin, estreinaldia pantaila handian ikusiko dugu, Filmotekako proiekzio aretoan, egileek ere euren lana adi-adi ikus dezaten.
Tailerreko partehartzaileak eta obra honen arduradunak ondorengoak izan dira: June Pérez, Pablo Louazel, Gael Fernández, Asier Ros, Tom Loughran, Ale Peña, Eduardo Carrera, Álvaro De Irizar, Carlos Odériz, Uriel Tiberio eta Alaitz Azcona. Julio Mazaricok eman zuen tailerra.
Sinopsia: Oxford udako akademia ospetsuan ikasten ari den ikasle talde batek liburu misteriotsu bat topatzen du, ateraldi batean. Ikasleek esperientzia txundigarriak biziko dituzte, liburuan dauden errezeta magikoak burutuz.