Luzek Europara bidaiatzen du, berarentzako eta Bogotan geratu den semearentzako etorkizun hobe baten bila. Erroman, postoletto batean kokatzen da lehenbizi: bera bezala, euren bizitza berreraikitzearekin amesten duten emigratzaileentzako logela-patera batean. Luz zerotik hasten da, hotel batean garbitzaile bezala lan eginez, bertako lankideak munduarekiko konexioa bihurtzen direlarik. Dena normaltasunez doa baina, ezustekoan, Fran ezagutzen du. Los objetos amorosos kotxerik gabeko road movie bat da, Luz eta Fran euren arauen arabera bizitzen duten bidaia, beste latitudeetako pertsonentzako jada baliozkoa ez den postaletako Erroma batean kokatuta.
LGTB Zinema Jaialdi ezberdinetan saritua (Madril, Bilbo, Valladolid, Aragoi, Mexiko, eta abar). Sevillako Zinema Jaialdi europarrean FIPRESCI sariduna, Lisboako Queer Jaialdian Film onenaren eta Emakumezko aktore onenaren (ex a quo Laura Rojas, Nicole Costa) sariduna. Rizoma Saria 2017.
ADRIÁN SILVESTRE zuzendariarekin aurkezpena eta solasaldia.