Dokumentalak Sylvia Earle doktorearen bizitzaren eta lanaren jarraipena egiten du. Naturarekiko pasioa, itsaso zabalarekiko mirespena eta bere atzeko patiotzat hartzen zuen Mexikoko golkoa. Ozeanografoa, esploratzailea, botanika eta itsas biologoa. Gizonek menderatutako mundu batean aurrera egin zuen, genero desparekotasunaz ohartu gabe — bere lankideak eragotzi egiten zuena eta, gainera, prentsa sentsazionalistak ustiatzen zuena—. Hala eta guztiz ere, Sylvia nekaezina, mugarik ezagutzen ez duena, oztoporik gabe jardun zen bere zaletasunik handienean, hau da, itsasoak eta bertako izakiak aztertzen.
Bere ibilaldi profesionalean zehar, Earle itsasoaren edertasunaren eta bere hondamendiaren lekuko izan da, gizakiak berak eragindakoa. Aspaldi ozeanoen handitasuna baliabide agorrezinez beteta zegoela sinisten baitzen. Zer nolako eragina izango luke itsasoan? arrainak desagertuko lirateke? eta koralak?
Hamarkadak igaro ahala, gizakia gero eta trebeagoa da arrantzan, baliabideak ustiatzen eta hondamendi naturalak sortzen. Pelikulan zehar itsasoaren konposizioa aldatzen dituzten petrolio-istripu kopuruari buruzko datu adierazgarriak partekatzen dira, abiadura handian ugaritu egiten diren eremu hilak, koralen suntsipena eta %50 baina gehiagoko murriztapena, baita hegaluzea, sardinzarra eta marrazoak bezalako beste espezien murriztapena ere.
Sylviak adierazten duen moduan, Koral itsasora egindako bisita batean: «Arrainik gabe, koralak hil egiten dira. Koralik gabe, arrainak hil egiten dira». Espedizio horretan aurkitzen dutena harrigarria da baina bera, zientzialari gisa, datu gordinei pisua ematen die eta efektu hau bihurtzeko alternatiben bila hasten da. Izan ere, honi buruz oraindik ere zerbait egiteko garaiz gaudelakoan konfiantza handia du.