Ainhoa Mata Juanicotena urte askotan zehar bere bizitza filmatu eta argazkien bidez grabatu zuen familia baten baitan jaio zen. Nerabezaroan, 80ko hamarkadaren bukaeran, Ainhoa inori esan nahi ez ziona idazten hasi zen. Bere heriotzararte gorde zituen egunerokoek bere senideek eta lagunek ezagutu zuten bestelako emakume bat deskribatzen dute. Eguneroko intimo hauek esperientzia femeninoarekin erlazionatutako gai ugari azaltzen dituzte, baita historian zehar beste emakume batzuek idatzitakoari buruz ere. Urruntasun geografikoak edo denborazkoak ez du axola, gaiak, sentsazioak eta gogo-aldarteak bat egiten dutelako.
Ainhoa, yo no soy esa 90ko hamarkadaren Espainiako historia ofizialaren kronika alternatiboa da ere, emakume baten egunerokoaren bidez kontatua.
2018ko Malagako Zinema Jaialdian, Biznaga de Plata Film Luze Dokumental onena saria jaso zuen. Epaimahaiaren Mentzio Berezia eta Soinu onena saria jaso zuen 2018ko DocumentaMadrid jaialdian.