Alemaniako langile talde bat Bulgariako landazabal urrun batean hasten da lanean. Urruneko lur zati horrek gizonen abentura gogoa esnatzen du baina, aldi berean, aurreiritziei eta mesfidantzei aurre egin beharko diete hizkuntza eta kultura oztopoak direla eta. Iritsi eta gutxira, bertakoen onarpena eta konfiantza lortzeko lehian hasiko dira.
Western, Valeska Grisebachek zuzenduta eta Maren Adek (Toni Erdmann) ekoiztuta, SEFF-Sevillako Europako Zinema Jaialdiaren Epaimahairen Sari Nagusia jaso zuen, Cannesen nazioarteko estreinaldia egin ostean (Un certain regard). Mar de Platako Jaialdiko Zuzendari Onenari saria ere irabazi du, Europako Legebiltzarreko LUX Sarietako finalista izan da eta 2 izendapen izan ditu 2018ko Alemaniako Zinemaren Sarietarako, Filmik onena eta Zuzendaririk onena, hain zuzen.
Valeska Grisebach zuzendari alemaniarrak, bere hirugarren filman, maskulinitatearen deskribapen bikain eta harrigarria egiten du: kultura-ezberdintasunen eta atzerritarraren harrerari buruzko gaiak jorratzen ditu eta modu alegorikoan, Europa berriaren barruko borroka zuhurtziaz agertzen du, western sozial baten ikuspuntuarekin.