Nafarroako Filmoteka, beste behin ere, Home Movie Day ospakizunera atxikitzen da, familia-zinemara eta zinema amateurrera eskainitako nazioarteko egunera hain zuzen. Ospakizun hori Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen 2002an (edizio honetan XVI. urteurrena ospatzen du) filmen artxiboetako espezialisten ekimenari esker, norbanakoaren oroitzapen zinematografikoak gordetzearen garrantziaz jendea ohar zedin. Geroztik, ekitaldi hori hazten joan da, hamabi herrialdetan aldi berean ospatzen den jaialdia izateraino.
Aurrekoetan bezala, zinematekako saio honekin gure Filmotekako Artxiboetan materiala utzi duten zaleei esker ona eman nahi zaie, mugimenduan dauden irudien ondare historikoa aberasten lagundu baitute.
Ez bota zure film zaharrak! Nafar Gobernuko Filmen Artxiboak zinemagile amateurrek egindako eta Super 8mm, 8mm eta 16mm-ko euskarrian grabatutako filmak jasotzen ditu eta horrela, bildu, antolatu eta artxibatzen ditu. Jasotako materiala digitalizatzen da kontsulta eta dokumentazioa errazteko eta aldi berean, senideei kopia bat emateko.
Javier Asinek pianoa joko du zuzenean