David, Niñato ezizenez, aita gazte ezkongabea da, egun osoa bere hiru seme-alaba txikiak zaintzen ematen duena. Lanik ez izan arren, eta gurasoen etxean bizi arren, berarengan Hip Hop musikak sortzen duen pasioak eta itxaropenak umeen hezkuntzan erakusten duen ardura indartzen du. Bere egunerokotasunaren intimitatean, keinu txikien eta isiluneen bidez, familia-batasunaren garrantzia azaleratzen joaten da. Niñatok, zailtasun berriei aurre eginez, orainaldi berriari aurre egiteko beharrezkoa duten autonomia bere umeei irakasten saiatutako da.
BAFICI 2017 Film Onena (Buenos Aireseko Zinema Independentearen Jaialdia)
2017ko Sevillako Jaialdiko Olas Nuevas saileko Film Onena
Visions du Réel 2017 Jaialdiko (Nyon, Suitza) “Begirada Berria” saileko opera prima berritzaileari Epaimahaiaren Saria
2017ko Quitoko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Film Onena
2017ko Peruko Transcinema eta 2017ko Sarajevoko Pravo Ljudski Jaialdietako Aipamen Berezia