Garai ez oso urrun batean gatazkek eta iluntasunak Espainiako lurraldeak hartu zituen. Ume baten begirada Rogelio borreroaren begiradarekin gurutzatuko da orduan. Rogeliok uste du umea handitzean bera hilko duela eta hori dela eta, bere kideak utzi eta umeak bere aitaren eta anaiaren hilobien gainean erein zuen pikondoa zaintzen hasiko da. Cipriana, alkate berriaren emaztea, Rogelioren ermitau eta eremutar ospea handituko du eta pikondoa erromesaldi gunea bihurtuko du. Ermo, familia salatu zuen salatari diruzaleak, ez da Rogeliorengandik urruntzen, uste baitu pikondoaren azpian altxor bat dagoela. Rogelioren kide ohiek harriduraz ikusten dute nola hazten den pikondoa hilketa egin zen lekuan eta Rogeliok bere misioa bertan behera uztea, pikondoa kentzea eta edozein aztarna deseroso ezabatzea nahi dute.
Ana Murugarren zuzendariak ondorengo hau esan zuen filmari buruz: “La higuera” irakurri nuenean, jarraian bi irudi etorri zitzaizkidan burura: Buñuelen “Desiertoko” Simon pertsonaia bere zutabearen gainean igota eta Felliniren “Amarcord” filmeko osaba eroa zuhaitzean igota. Bere iluntasunean, Azconaren antzeko umorea topatzeak harritu ninduen eta umore hori indartzen joan zen gidoia idazterakoan.
Albuquerquen Zuzendaritza Onenari saria; Seattleko Epaimahaiko Sari Berezia; Silver Screen Award talentu handieneko zuzendari sortuberria saria Hollywood Film Festivalean
ANA MURUGARRENen aurkezpena eta mahai-ingurua