A Drowning Man, Mahdi Fleifel. 15 min.
Bakarrik eta etxetik urrun, “The Kid”-ek hiri arraro batean bere bide egiten du egunez egun biziraun ahal izateko bideak bilatzen. Predatzailez ingurututa, bizirauteko konpromisoak egin beharko ditu. Erbesteko bere bizitzan egun bat gehiago igarotzen du.
Poles Apart, Paloma Baeza. 12 min.
Artikoko paisaia samingarrian hartz zuri bakarti eta gosetiak erabaki behar du kanadiar hartz sineskorra bere janaria edo bere laguna bilakatuko den.
Work, Aneil Karia. 13 min.
Jess-ek 18 urte ditu, Londresen bizi da eta alaba bezala dituen arduren eta dantzan karrera bat izateko nahien artean bizi da. Laneko bidai batean errealitate hotz eta bidegabearekin topo egiten duen arte.
Have Heart, Will Anderson. 13 min.
Interneteko kulturaren benetako ikonoa, GIF-a askok euren mugikorretan erabiltzen duten tresna da. Baina zein da etengabeko kiribil horretan harrapatutako GIF horien bizitza?.
Cowboy Dave, Colin O’Toole. 25 min.
Manchester-eko behe-auzoetan girotuta, eskale saiatu eta iruzurgile baten bizitza kontatzen digu. Erdi fikziozko istorio hau zuzendariak, 12 urte zituela, Dave Rowbotham rockzalearekin, Cowboy Dave ezizenaz ezaguna, izan zuen topaketaren kontaketa da.
Wren Boys, Harry Lighton. 11 min.
Gaboneko egunaren ondorengo eguneko bere sermoian, Cork konterriko apaizak iraganean egiten zen tradizio bat ekartzen die gogora herritarrei: erregetxoaren harrapaketa. Parrokiako guztiak elkartzen ziren ehizaldiaren ostean hildako txoriaren omenez egiten zen ehorzketan. Oraindik gertatzen denaren metafora…
Mamoon, Ben Steer. 6 min.
Animaziozko film labur honek ama baten istorioa kontatzen digu. Bere seme txikiaren batera euren etxea utzi behar dute bizi diren argitasunaz itzal misteriotsu batzuk jabetzen direnean.
Aamir, Vika Evdokimenko. 17 min.
Aamir, 13 urteko gaztea, Europako errefuxiatuen kanpamendurik handienean bakarrik dago. Katlyn ezagutuko du, boluntario maitakorra dena, eta bera izango da salbatzeko izango duen azken itxaropena.