Quinto Real - Pays Quint - Kintoa Nafarroako Pirinioetako mugan dagoen eremu txiki bat da. Leku horretako historia, zenbaitetan aztoratua, mendeetan zehar bertako jendearen eguneroko bizitza eratzen joan da. 1856ko Ituna iritsi zen arte, geroztik larren habitata eta ustiapena arautzen baitu.
Ikuspuntu historikotik gure egunetaraino atzera begirada. Familia frantsesak Nafarroan bizi dira administrazio-egoera berezian eta zerbitzuak bi estatuetan ordaintzen dituzte.
Dokumentala hiru hizkuntzetan egina dago: gaztelera, euskara eta frantsesa, horiek baitira muga-eremu horretako biztanleek erabiltzen dituzten hizkuntzak. Elkarrizketak eta dokumentuak drone bidezko aire-irudiekin, timelaps-ekin argazkiekin eta infografiekin uztartzen dira.
Aurkezpena: Carlos Blas eta Mª José Gómez.