Carlos Losilla, saiogile izateaz gain, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Zinemaren Teorien eta Genero Garaikideen irakaslea, Espainiako Cahiers du cinéma aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea eta, gainera, Avui egunkariko eta La Vanguardia egunkariaren Cultura/s gehigarriko zinema kritikaria da. Azkena liburu hauek argitaratu dizkiote, besteak beste: En busca de Ulrich Seidl (2003), La invención de Hollywood (2003) eta El sitio de Viena (2007). Hainbat testu kolektibo bildu ditu eta horietako batzuk Gijongo Jaialdian argitaratu dituzte. Horrez gain, Joe McElhaneyk koordinatutako Vincente Minnelli. The Art of Entertainment (2009) liburuan parte hartu du. Hori gutxi balitz, François Truffaut: el deseo del cine (2010) liburua argitaratu du eta zinemagile horri buruzko saiakera bat prestatzen ari da, Dudley Andrew eta Anne Gillainek antolatutako bilduma baterako, hain zuzen. Halaber, Fritz Langi buruzko beste entsegu bat egiten ari da, McElhaneyk koordinatutako beste liburu baterako. Frantziako Independencia eta Italiako La Furia Umana web orrietarako ere idazten du.
Sarrera doakoa da (aretoa bete arte).
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.