“Paso de los Sesenta” Nafarroako 60ko eta 70eko hamarkadetako musika taldeen ikus-entzunezko dokumentala da. Lan hau egin arte, inork ez zuen aurretik musika mota horren inguruan ikerketarik egin, harresi asko apurtu zituen mugimendua izan zen arren. Talde horien kopurua eta kalitatea apartekoa da eta lan honekin, azkenik, horiei justizia egin nahi die, horiek gabe musika ezagutza hori egongo ez zelako hemen eta orain.
Esan liteke, garai hori iristerakoan, mundua, modak, gaztetasuna, gure musika, gure hiria, gure bizitza-erritmoa eta askatasunaren, maitasunaren eta adiskidetasunaren kontzeptuak aldatzen hasi zirela… gaur arte!
Aurkezpena eta solasaldia dokumentaleko egileekin eta zenbait gonbidaturekin.