Ana gazte arduratsua da, erdi mailako familia tradizional batean hazi dena. Zuzenbideko bere doktoretza amaitzear, enpresa batean sartzear eta ezkontzear dago, baina ez da asebeteta sentitzen. Egun batean, bere berdina den bikoitz batek bere lekua hartu duela ikusiko du eta gainera, bere ardura eta betekizun guztiak bikoitz horrek egiten dituela. Anak, orduan, galdutako identitatearen alde borrokatzearen, edo aldiz, bere bizitza” normaletik” urrun identitate propioa bilatzearen artean zer aukeratu ez daki. Lehen aldiz erabat askea dela jabetzean, Ana bere anonimotasun eta askatasun berriaz baliatuko da mugak frogatzeko eta bere izaera propioaren zentzua bilatzeko. Horretarako Madrileko gauetako kabaretetan murgilduko da, ostatu batean biziko da eta berak bezala, gauean desagertu nahi duten pertsonaiez inguratuta biziko da.
“Film bikaina. Unibertsala. Genero guztientzat (…) hiriko istorio bat, zertxobait abstraktua eta oso zinemazalea; bere ametsen, desioen eta akatsen ispiluaren aurrean dagoen emakume bati buruzkoa” (Luis Martínez. Diario El Mundo)
Goya Sariak: Zuzendari Berri Onenaren hautagaitza. Malagako Jaialdia: Lehiaketako Film Luzeen Sail Ofiziala. Feroz Sariak: Kartel onenaren hautagaitza.
ANDREA JAURRIETAren aurkezpena eta solasaldia