Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Desenterrando Sad Hill

Maiatzaren 15a, asteazkena
20:00 O.

Zinemaren unibertsoko lokalizazio ospetsuenetako baten istorio harrigarria, munduan zehar barreiatutako zinemazale talde baten ahaleginari esker berreskuratutakoa eta lehenengo pertsonan Clint Eastwoodek, Ennio Morriconek edo James Hetfieldek (Metallica) kontatutakoa. Burgoseko probintzian Sergio Leonek, orain dela berrogeita hamar urte, eraikitako hilerri ospetsuari buruz ari gara. Hilerri hori erabili zuen 1996an zuzendu zuen El bueno, el feo y el malo filmaren azken eszena grabatzeko.

Kanposantuan bost mila hilobi baino gehiago zeuden spaguetti western delakoaren film horren azken eszena bertan egin zenean. Filmazioaren ostean, lekua utzi egin zen eta hamarkadetan zehar landaretza hilobiak estaltzen joan zen. Orain dela urte gutxi batzuk, erromantiko talde batek kanposantua lurpetik ateratzeko garaia zela pentsatu zuten, pika eta pala erabiliz, Gaztelako lautadako kixote modernoak bailiran.

Dokumentalak oraindik ere ibilbide motza izan duen arren, jadanik irabazi ditu sariak: Círculo de Escritores Cinematográficos Domina, Forqué Sarietako Dokumental Luze Onenaren hautagaitza; Goya Sariak: Dokumental onenari saria; Sitgeseko Jaialdiko Film onenari saria (Noves Visions saila)

Aurkezlea: Guillermo de Oliveira, filmeko zuzendaria

Sad Hill Unearthed, Espainia, 2018

Zuzendaritza eta Gidoia: Guillermo de Oliveira
Musika: Zeltia Montes
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Iraupena: 86 minutu

 

Sarrera doanik

Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 8a, asteazkena, 20:00 O.
Moriyama-San

Maiatzaren 22a, asteazkena, 20:00 O.
Mies On Scene. Barcelona en dos actos

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.