Richar Billingham idazlearen eta argazkilariaren memorietan oinarrituta, filmak Ray eta Liz bere gurasoen, euren arteko harremanaren eta Richardengan eta Jason bere anai gaztearengan izan zuten eraginaren inguruan hitz egiten du.
Birminghameko kanpoaldean eta jendartearen bazterretan, Billingham familiak muturreko errituak egiten ditu eta jendarteko tabuak apurtzen ditu, euren kontroletik ihes egiten duten faktoreek ezarritako bizitzan aurrera eginez. Zenbaitetan harrigarria eta umore aztoragarriarekin, hiru atal aurkezten dira, Ingalaterrako Black Countryko pisu horretan jazotako esperientziaren oroitzapen gisa.
BAFTA sariak: Idazle, zuzendari edo ekoizle britainiar berri onenaren hautagaitza. British Independent Film Awards: Zuzendari berri onena eta ekoizle berri onena. Locarnoko Jaialdia: Aipamen berezia. Sevillako Jaialdia: Epaimahaiaren Sari Berezia. BAFICI: Aktore onena (Ella Smith)