Filmak bi Northern boys mutilen istorioa kontatzen du. Euren munduak betiko aldatuko dira black American soul musika ezagutzen dutenean. Ekoizpen- kate batean lan egiten dute biek, baina egoera hori alde batera utzi nahi dute eta Ameriketara joatearekin amesten dute, euren jaioterrian aurkitzen ez dituzten biniloak erosteko eta horrela Northern Soul delakoaren eszenan DJ onenak bihurtzeko.
Ondorengo hamarkadetako konpositoreen, ekoizleen, DJen eta diseinatzaileen belaunaldia aldatu zuen gazte-kulturaren istorioa da.
Northern Soul filmak zaleen belaunaldi horiek erakartzeko asmoa du, baina baita publiko modernoa ere, garai horretako gazteen kulturarekin lotu daitekeena.
Northern Soul (Erresuma Batua, 2014)
Zuzendaritza eta Gidoia: Elaine Constantine
Argazkigintza: Simon Tindall (Kolorea)
Aktoreak: Steve Coogan, Antonia Thomas, Elliot James Langridge, Christian McKay, Ricky Tomlinson, Lisa Stansfield, Jack Gordon, Claire Garvey.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 102 minutu.
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.