Para la guerra filmak Kubako soldadu internazionalista ohi baten memoria eta bakardadean sakontzen du, bere gorputzaren eta bere ohiko/ezohiko keinuak behatuz antzeman daitekeena. Para la guerra gerra film bat da, tirorik gabekoa, baina zauri bat duena: indar berezien beteranoarena, orain dela 30 urte bere azken misiotik bizirik atera ziren bere komando kideen bila dagoen gizonarena.
Aurkezpena eta solasaldia JAVIER REBOLLOrekin
Para la guerra (Argentina-Kuba-Espainia, 2018)
Zuzendaritza: Francisco Marise
Gidoia: Javier Rebollo, Francisco Marise
Argazkigintza: Francisco Marise (Kolorea)
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Iraupena: 65 minutu