1973. urtea. Uruguai diktadura militarraren menpe dago. Udazkeneko gau batean, bederatzi Tupamaro preso euren ziegetatik ateratzen dituzte isilpeko operazio militar batean. Agindua argia da, “ezin izan genituenez hil, erotuko ditugu”. Hiru gizonak 12 urtez isolatutako egongo dira. Hamarkada horretan zehar, presoak ziega txiki-txikietan isolatuta egon ziren, eta denbora gehiena txanoarekin estalita, lotuta, isilean, oinarrizko beharrak asetu gabe, ia elikagairik jaso gabe eta euren zentzuak ia minimora txikituz egon ziren. Horien artean Pepe Mujica zegoen, gerora Uruguaiko presidente bilakatu zena.
Film honen zati batzuk Nafarroan filmatu ziren.
Goya sariak: Egokitutako gidoi onena. 3 hautagaitza. Ariel sariak: Film iberoamerikar onenaren hautagaitza. Biarritzeko Zinema Latinoamerikarreko Jaialdia: Publikoaren saria
La noche de 12 años (Uruguai, 2018)
Zuzendaritza: Álvaro Brechner
Gidoia: Álvaro Brechner
Musika: Federico Jusid
Argazkigintza: Carlos Catalán (Kolorea)
Aktoreak: Antonio de la Torre, Chino Darín, Alfonso Tort, César Troncoso, Soledad Villamil, Sílvia Pérez Cruz, Mirella Pascual, Nidia Telles
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Iraupena: 122 minutu