Euren gurasoen lurra zapaldu orduko, Xavik, Iruñeko Osasun taldeko fitxatze berria, iraganarekin ahuspez emango du. Hogeita hamar urte luzeren ostean bere Paisitotik lehenengo aldiz atera da eta Rosanarekin elkartuko da berriro, maitasunaren eta gorrotoaren artean, Xavi noiz etorri zain hogei urte eman dituena, 1973ko Uruguaiko bere oroitzapenak kontatzeko. Uruguai hori, bere demokrazia ospetsua eta milioika abere buruk zituenak baina ezin zuena jendartearen atsekabea, politikoen ustelkeria endemikoa, tupamaroak, milikoak eta etorriko den estatu kolpea ezkutatu. Horren guztiaren erdian, Rosanaren eta Xaviren aitek euren seme-alabak baino ez zituzten babestu nahi eta euren ideiekin bat zetorren bizitza bizi… eta futbola ikusi, noski. Izan ere, Paisiton futbola dena da, baita gerra garaian ere.
Malagako Jaialdiko Urrezko Biznagarako hautagaitza
ANA DÍEZ filmeko zuzendariarekin aurkezpena eta solasaldia
Paisito (Espainia, 2008)
Zuzendaritza: Ana Díez
Gidoia: Ricardo Fernández Blanco
Musika: Lucio Godoy
Argazkigintza: Alfonso Parra (Kolorea)
Aktoreak: Emilio Gutiérrez Caba, María Botto, Nicolás Pauls, Mauricio Davub, Viviana Saccone, Pablo Arnoletti, Pía Rodríguez, Andrea Davidovics, Juan Gamero.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 88 minutu
Urriaren 4a, ostirala, 20:00 O.
La noche de 12 años
Urriaren 18a, ostirala, 20:00 O.
La estrategia del caracol