Ingalaterra iparraldean, “The Arbor” bezala ezagututako hirigintza-proiektuak arrasto sakona utzi zuen Andre Dunbar dramagilean. Han hazi zen, izen bera jarri zion lehen antzezlanari eta ondorengo lan guztia haren gainean oinarritu zuen. Clio Bamard-ek Dunbarren antzezlana moldatu edo haren bizitzari buruzko dokumental konbentzionala egin zezakeen, baina obra liluragarria sortzearen alde egin zuen, edozein generotara hedatzen dena eta katalogazioetatik ihes egiten duena. Dramagilearen familiari, lagunei eta bizilagunei elkarrizketak egiten bi urtez ibili ondoren, elkarrizketa horiek bikain interpretatutako aktoreak filmatu zituen Bernard-ek, pausa bakoitza, tick bakoitza, ñabardura bakoitza antzeztuaz. Pelikulan, Dunbarrek Lorraine alabarekin zuen harreman ekaiztsua kontatzen da. Dunbar tragikoki 29 urterekin hil zen. Lorrainek adin bera izango du Bernad-ek filmatzen duenean eta amaren antzezlan eta gutunei aurre egitera behartuko du, haien bizitzan zituzten paralelismoez jabetze aldera.
Zuzendaria: Clio Barnard
Urtea: 2010
Iraupena: 90’
Ekoizpenaren herrialdea: Britainia Handia
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin
Jean Vigo 2011 saria
Ekoizpena: Tracy O'Riordan
Argazkia: Ole Birkeland
Soinua: Tim Barker
Muntaketa: Nick Fenton, Daniel Goddard
Musika: Molly Nyman y Harry Escott
Aktoreak: Manjinder Virk, Christine Bottomley, Monica Dolan, Neil Dudgeon, Danny Webb, Jimi Mistry, Natalie Gavin
Sarrera: 3 €.
Filmoteka 10 emanaldirako abonoa: 20 €.
Maiatzaren 26a, osteguna, 20:00etan.
Foreign Parts
Ekainaren 9a, osteguna, 20:00etan.
Translating Edwin Honig: A Poet´s Alzheimer + Color Perro que huye
Ekainaren 16a, osteguna, 20:00etan.
48
Ekainaren 23a, osteguna, 20:00etan.
Notas de lo efímero + Ici-Bas (Down there)