Joe Morse (John Garfield) abokatu ospetsu bat da. Ben Tucker (Roy Roberts) bere bezero nagusia maila handiko apustuen negozioari esker aberastu da. Negozio onuragarriaren etorkizuna babeste aldera, Benek ezkutuko apustuak egiten dituzten banku txikiek egiten dioten lehia ezabatu nahi du. Joerentzako arazo nagusia izango da horietako banku bateko zuzendaria Leo (Thomas Gomez) bere anaia dela.
La fuerza del destino (Force of Evil, AEB, 1948)
Zuzendaritza: Abraham Polonsky
Gidoia: Abraham Polonsky, Ira Wolfert
Argazkigintza: George Barnes (ByN)
Musika: Rudolph Polk
Aktoreak: John Garfield, Beatrice Pearson, Thomas Gomez, Howland Chamberlain, Roy Roberts, Marie Windsor, Paul McVey, Tim Ryan, Arthur O’Connell
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 78 min.
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.