17 urteko Héctor gaztea adin txikikoen zentro batean bizi da eta txakurrekin birgizarteratze terapia batean parte hartzen du. Terapia horretan bera bezain uzkurra eta mukerra den zakur batekin lotura hautsezina sortuko du. Egun batean, baina, bere txakurra ez da agertuko adoptatu dutelako eta Hectorrek, poztu beharrean, ihes egingo du bere bila joateko. Horrela, ezusteko bidai bat hasiko da, bere anaia nagusia Ismael, bere amona Cuca, bi txakur, behi bat eta bestelako animaliak lagun dituela.
Donostiako Zinemaldia: Sail Ofiziala
Diecisiete (Espainia, 2019)
Zuzendaritza: Daniel Sánchez Arévalo
Gidoia: Daniel Sánchez Arévalo, Araceli Sánchez
Musika: Julio de la Rosa
Argazkigintza: Sergi Vilanova (Kolorean)
Aktoreak: Biel Montoro, Nacho Sánchez, Iñigo Aranburu, Kandido Uranga, Itsaso Arana, Carolina Clemente, Jorge Cabrera, Chani Martín, Lola Cordón, Mamen Duch
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 100 minutu
Urriaren 10a, osteguna, 20:00 O.
The Wedding Ring
Urriaren 31, osteguna, 18:00 O.
Diarios del exilio