Tiyaa, gazte aristokrata bat, etxera itzultzen da Damagarango (Niger) sultanerrira bere ikasketak atzerrian amaitu ostean. Frantzian ezagutu zuen gazteak, bere familiarengandik gertu bizi den familia aberats bateko semea, berarekin ezkontzeko proposamena noiz egin zain dago neska. Egunak joan ahala, ilargi berriaren mistizismoak eramanda, Tiyaak beste emakume batzuekin maitasunari, ezkontzari eta dibortzioari buruzko istorioak partekatuko ditu. Horrela, Saheleko jendarteko gizonen eta emakumeen arteko harremanenen kontaketa liluragarria osatuko dute.
Buenos Aireseko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia: Sail ofizial
San Francisco International Film Festival: Zuzendari berri onenaren hautagaitza (Rahmatou Keïta). Oscar Sarietan atzerriko film onenaren hautagaitzan Niger ordezkatzeko aukeratua.
Aurkezten du: Beatriz Leal Riesco, zinema periferikoan aditua
The Wedding Ring (Zin'naariya!, Niger, 2016)
Zuzendaritza: Rahmatou Keïta
Gidoia: Rahmatou Keïta
Musika: Philippe Miller
Argazkigintza: Philippe Radoux-Bazzini (Kolorea)
Aktoreak: Aïchatou Lamine Fofana, Sandor Funtek, Aïchatou Moussa, Mariam Kaba, Magaajyia Silberfeld, Ali Nuhu.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa songhoy, hausa, fulani, amhariko, gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 96 minutu.