Gonzalo nekazaria da eta bere familiarekin Ribera del Dueroko herri txiki batean bizi da, Gaztelako iparraldean. Kontsumitzen dituen elikagaiak ekoizteko tradizio zahar eta zuhurra, txerri-hilketatik ardoraino, oso ongi etorri zaio krisi garaian. Izan ere fabriken itxierak, langabeziak eta elikagaien industriaren inposaketa gogorrek herri txikiei bizirauteko borrokatzera eramaten dituzte.
Bere bizitza-zikloa ereingiroak eta uztak, festak eta antzinako ohiturek, zehazten dutenez, ez dira arazoak eta zailtasunak falta, baina ezta poztasuna eta gogobetetzea ere.
Desde que el mundo es mundo hain ezaguna ez den Espainiaren erretratua da, gauza arruntei, naturaltasunari eta bizi-jakintzaren bihurraldi freskagarriari egindako omenaldia.
Solasaldia Gonzalorekin, dokumentaleko nekazari protagonista.
Desde que el mundo es mundo (Espainia, Austria, 2015)
Zuzendaritza, gidoia eta argazkigintza: Günter Schwaiger
Musika: Los Linces, Bence Boca
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 103 minutu
Azaroaren 6a, asteazkena, 18:00 O.
Aroak
Azaroaren 7a, osteguna, 20:00 O.
Los últimos de La Mejana, rebeldía y esperanza